Arantzazun hitzak soberan daude. Arantzazuk onartu eta hunkitu egiten du. Iritsi, begiratu, entzun eta sentitzera gonbidatzen zaitu Arantzazuk.
Bisitaria begirada irekiz baletor, babesak erortzen utzi eta bere hizkeraz ukitzen utziko balio, Arantzazu gizakiaren barruko onena esnarazten duen zirrara-iturri bihurtuko zaio: natura, artea, kultura, bizikidetza, humanismoa, etika, bakea, espiritualtasuna... Gizakiaren onena esnarazten duen zirrara dela.
Arantzazun hitzak soberan daude. Arantzazuk onartu eta hunkitu egiten du. Iritsi, begiratu, entzun eta sentitzera gonbidatzen zaitu Arantzazuk. Ingurumenaren hizkera aditu, pasiatu, Oteizaren apostoluekin nahastu, Basilikara jaitsi, utzi begiradari absidean gora igotzen, Misterioaren eraikina bisitatu... Arantzazura etortzea, jendea bizi den lurraldearen gain jasotzen zaituen lekura iristea da, gainditzen gaituzten gailurren ahalmena begiratzea, aurrean, goian edo behean sekulako ikuspegi zabala izatea, eta leku hau inguratzen duten trokarte sakonetara hurbiltzea.