I. Elortza:
Laguna ez dut gaur poz handirik
berriz hemen izatean
nahi gendun beste lortu ezina
ta zelan egon pakean?
Berriro ere takilan sartu
Caballiton jo ta kean
berriro gara gu bi buzodun
caballeroen artean.
A. Egaña:
Borroka latza burutu degu
atzapar eta haginez
azkenerako zertxobait lortu
borrokaren eraginez
seguru asko ez da izango
oraingoz aski da zinez
ta Caballiton segi beharko
astoarena eginez.
I. Elortza:
Berriro ere hementxe bueltan
berriz nagusiengana
burua erdi makurtu behar
horixe da gure drama;
Caballitora sartu berriro
eta berriz asto lana
goikoentzako irabazia
eta geuretzako zama.
A. Egaña:
Hasierako helburu oro
nahiz eta ez degun bete
bi urte luze joan zaizkigu
ez dugu etsi derrepente;
nere iritziz lortua degu
nahi genunetik dexente
buru erdia makurtu degu
baina beste erdia tente.
I. Elortza:
Sindikatuan afiliatu
eta haien militante
zalantzarako ere izan dut
nik Andoni nahiko tarte:
hemen makurtu eta makurtu
ez gabiltza elegante
nik asto lana ez dut egin nahi
lau hankatan amaitu arte.
A. Egaña:
Zu triste zaude neroni ere
ez nago guztiz alaia
erdi ipurdi bukatu baita
behin hasi gendun bidaia.
Pasa dezagun lantokiraino
zatitzen gaituen raia
ta ia lehenbailehen iristen zaigun
bokadiloan garaia.
Jaio 1933-04-23
Hil 2002-04-23
1936ean Loiola gudarostean eman zuen izena Francoren kontra borrokatzeko. Preso egon zen Santanderren, eta "Espainiako soldadu" bihurtu zuten indarrez, errepublikazaleen kontra jardun behar izan zuelarik. Oso mendizalea zen.
Basarriren "Nere bordatxotik" egunkari sailean behin baino gehiagotan jarri zituen bertsoak.
Jon Etxeberria, Arantzazu herriko alkatearengandik jaso du Oskorrik kantu hau.